EUSKAL PRESOAK

Bigarren Ibarra presoaren senideek istripu bat izan dute, bisitan zihoazela

Presoen sakabanaketa politikaren eraginez izandako hirugarren istripua izan da. Ibarraren alabak toraxeko traumatismoa du.

2013ko apirilaren 22a
14:32
Entzun

Apirilaren 20an, larunbatean, Bigarren Ibarra Bilboko presoaren alabak eta anaiak istripu bat izan zuten eguerdian, Gasteizen, Etxerat elkarteak jakinarazi duenez. Ibarraren anaia ondo dago, baina alabak mina hartu zuen segurtasun uhalarekin, eta toraxeko traumatismoa du. Bisitara zihoazela izan zuten istripua. Bigarren Ibarra Monterroson (Galizia) dago preso.

Presoen sakabanaketa politikaren eraginez aurten gertatutako hirugarren istripua izan da Ibarraren senideena. Istripu horiek zazpi senide eta lagunek jasan dituzte. Hamasei senide eta lagun hil dira auto istripuz sakabanaketa politika ezarri zenetik, Etxerat-ek ohartarazi duenez.

"Istripu eta heriotza horiek sakabanaketaren ondorio zuzenetako bat dira. Horregatik, bada garaia sakabanaketa amaitu eta euskal preso politikoak Euskal Herrira ekartzeko. Eta ez soilik euren eskubidea delako, baita gure eskubidea delako ere", esan du Etxerat-ek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.