Gaur ere elurra hainbat arazo sortzen ari da Euskal Herriko errepideetan, baina bereziki bigarren mailakoetan. Errepide sare nagusia, ordea, irekita dago.
Araban, Herrerako mendatea itxita dago, eta Bernedokoan ibilgailu guztiek kateak behar dituzte. Opakuan autoek kateak behar dituzte eta kamioi eta ibilgailu astunak ezin dira igaro mendate horretatik.
Nafarroari dagokionez, Belagoako mendatea itxita dago 12. kilometrotik aurrera, Izaba (Erronkari) eta Larraiñe (Zuberoa) lotzen dituen errepidean. Gainera, Irurita eta Eugi arteko errepidea ere itxia dago, kamioi bat gurutzatuta geratu delako.
Kateak behar dira Artesiaga, Urkiaga, Laza eta Egozkueko mendateetan, baita Garde-Anso errepidean ere, 7. kilometrotik aurrera, Izaba eta Zuriza arteko loturan eta Gazteluberri eta Biotzari arteko errepidean, 4. kilometrotik aurrera.
Gipuzkoan eta Bizkaian ez dago arazorik elurraren ondorioz. Gainera, elurrarengatik eta haizetearengatik indarrean zegoen alerta egoera bertan behera utzi du Eusko Jaurlaritzak. Elur maila egun amaierarako 500 metrotatik 1.200 metrotara igoko dela iragarri du Euskalmet metereologia agentziak. Dena den, euria dela-eta alerta horian jarraitzen dute.
Azken orduetako itsaso zakarraren ondorioz Zarautz eta Getaria lotzen dituen N-634 errepidea itxita bazegoen ere, dagoeneko ireki dutela jakinarazi dute.
Denboralea
Bigarren mailako errepideetan hiru mendate daude itxita
Elurragatik daude itxita. Halere, errepide sare nagusia zabalik dago. Euriarengatik alerta horiak jarraitzen du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu