Bihar epaituko dituzte Antza eta Iparragirre, Parisen

Iheslarien kolektiboa ere egon zen manifestazioaren buruan. BOB EDME.
2012ko azaroaren 11
00:00
Entzun
Bihar abiatuko da, Parisen, Mikel Albisu Antza eta Marixol Iparragirreren aurkako auzia. ETAko bi kide historiko izateaz gain, EPPK Euskal Preso Politikoen Kolektiboak bozeramale izendatu zituen joan den ekainean. Iparragirre eta Antza 2004ko urriaren 3an atxilotu zituen Frantziako Poliziak, eta 2010eko abenduaren 17an, Parisko Auzitegi Gorenak hogeina urteko espetxe zigorra ezarri zien. Batasunak gogorarazi du urtea bete dela Aieteko Adierazpenetik eta hari erantzuteko ETAk berehala jakinarazi zuela armak utziko zituela behin betiko, baina estatuek ez dutela urratsik egin. Esan du Vallsen hitzek nahasmena dakartela, Euskal Herriaren gehiengo zabalak bakearen alde egin baitu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.