Bihar "giza eskubideak jokoan" izango direla ohartarazi du Etxerat-ek

2013ko martxoaren 19a
13:40
Entzun

Europako Giza Eskubideen Auzitegiak Ines del Rio presoaren auzia eta hari ezarritako 197/2006 doktrina aztertzen dituela eta, agerraldi bat egin du gaur goizean Etxerat elkarteak. Ohartarazi du biharkoa "gako handia" izan daitekeela, eta gaineratu du "giza eskubideak jokoan" izango direla.

"Gure senide eta lagunei bere garaian epaitegiek zigor bat ezarri zieten, hasiera eta amaiera data zuten zigorrak. 2006az geroztik, Espainiako Auzitegi Gorenak 197/2006 dotrina aplikatzen du. Eskubidearen kontrakoa izan arren atzeraeraginarekin aplikatzen du, hau da,  preso politikoak bizi osorako zigortzen ditu, berez, zigortuak ez zeuden zigor batera", salatu du Etxerat-ek.

Gainera, kritikatu dute zigorrak luzatzeko erabakiaren berri espetxealdiaren azken egunetan edo, kasu batzuetan, libre geratzeko egunean bertan eman dietela presoei.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.