'18/98 auziko' epaiketa

Bihar hasieratik hasiko da epaiketa eta Bixente Askasibar izango da lehena berriro deklaratzen

Epahaimaiak erabaki duenaren arabera dagoeneko deklaratu duten auzipetuei galdeketa egingo diete berriro bihartik aurrera. Defentsako abokatuek horrela 75/89 diligentzietan agertzen den dokumentazioaren inguruko galderak egin ahal izateko. Atzera eginda, beraz, bihar 10:00etan berriro hasiko da epaiketa eta Bixente Askasibarri egingo diote galdeketa. Askasibar izan zen joan den azaroaren 20an epaiketa hasi zen egunean deklaratu zuen lehena.

2006ko otsailaren 27a
18:03
Entzun
Gaur hasi da berriro '18/98 auziko' epaiketa. Xabier Alegriaren deklarazioarekin hasi behar zuen epaiketak baina Jone Goirizelaia abokatuak epaiketa bertan behera uztekoeskaria egin du. Azaldu duenez epaiketarako beharrezkoak diren hainbat dokumentu akusazioaren esku egon dira defentsak eskuratu baino lehen. Gainera 75/89 diligentziak medio epaiketa behin eta berriz eten behar izan dela gogorarazi du defentsako abokatuak. Etenaldietan diligentzia horien kopiak egin behar izan dituzte eta Goirizelaiaren hitzetan legeak ezartzen du diligentzia guztiek defentsaren esku egon behar dutela epaiketa hasterako.

Duela 15 egun eten zen epaiketa azkenekoz, Iñigo Elkoro eta Mikel Egibar auzipetuak eta Arantza Zulueta abokatua gaixo zeudela eta. 55 auzipetuak Madrilera iritsi dira gaur. Auzi saioa 10:30ean hasten zen. Berehala, baina epaiketa bertan behera uzteko eta eskaria egin dute defentsako abokatuek. Era berean orain arte egindako galdeketak aintzat ez hartzeko eskaria egin dute. Beraz, epaiketa hasiera hasieratik berriro asteko.

Jone Goirizelaia defentsako abokatuak esan duenez, Garzonen instrukzioaren 100.000 orrialdeak aztertu ostean ohartu dira akusazioak defentsak baino lehen izan duela dokumentazioaren berri eta orri horietan dagoeneko deklaratu duten auzipetuen gaineko informazio asko dagoela. Froga izan daitekeen dokumentazio asko aurkitu dutela. Era berean, Goirizelaiak azaldu duenez, akusazioak informazio horretan oinarrituta hainbat galdera egin dizkietela auzipetuei. "Mahai gainean jartzen ari garenak zuzenean eragiten dio oinarrizko eskubide bati, defentsa eskubideari hain zuzen", adierazi du Goirizelaiak. Defentsako gainerako abokatuek bat egin dute Goirizelaiarekin.

Gaurko auzi saioa Xabier Alegriaren deklarazioarekin hastekoa zen. Epaimahaiak asmo horri eutsi dio defentsako abokatuen eskariak kontutan hartu gabe. Hala ere, Arantxa Zuluela defentsako abokatuak deklarazioa hartu baino lehen oinarrizko eskubideak bermatu behar direla azaldu du: "Ezin da epaiketarekin aurrera jarraitu oinarrizko eskubideen gainetik".

Une honetan, epaimahaiaren erabakiaren zain daude Madrilen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.