Atxilotuen zerrenda:
Ondorengoak dira Baltasar Garzon epailearen aginduz Espainiako Poliziak atzo atxilotu zituen euskal herritarrak, eta atxiloketa gertatu zen lekua:
- Mikeldi Diez (Altsasun)
- Eneko Perez (Iruñean)
- Koldo Rosado (Iruñean)
- Anitz Eskisabel (Lazkaon)
- Arkaitz Ormaetxe (Lezaman)
- Alaitz Artetxe (Lezaman)
- Anuntzi Alonso (Santurtzin)
- Xabier Flores (Iruñean)
- Ixone Fernandez (Cadizen)
- Asier Burgaleta (Valentzian)
- Estibalitz Goitia (Lekeition)
- Itxaso Guemes (Iruñean)
- Pagoa Zulueta (Leioan)
- Mario Corral (Luiaondon)
Polizia operazioa
Bihar hasiko dira deklaratzen Auzitegi Nazionalean atzo Espainiako Poliziak atxilotutako hamalau lagunak
Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Baltasar Garzon bihar goizean hasiko da deklarazioa hartzen atzo Espainiako Poliziak atxilotutako hamalau lagunei. Espainiako Barne ministro Jose Antonio Alonsok "ETArentzat jendea biltzea" leporatzen die atxilotuei. Alonsok nabarmendu duenez, "operazio honek kide berriak bereganatzeko ETAk zuen azpiegitura desegin du". Hala ere, operazioa zabalik dagoela gaineratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu