Bihar egingo du BERRIA Taldeak akziodunen ohiko batzar nagusia. Andoaingo Martin Ugalde kultur parkean (Gipuzkoa) egingo du, 10:00etan. Iazko aurrekontuen berri emango diete bertaratuko diren akziodunei. Gainera, aurtengo kudeaketa plana eta aurrekontua ere aurkeztuko dizkiete. BERRIA Taldeak parte hartzen duen bestelako egitasmoen eta enpresen egoeraren berri ere jasoko dute akziodunek; etorkizunera begira taldeak dituen erronkei eta proiektuei buruzko argibideak ere emango dizkiete. Halaber, administrazio kontseilua berrituko dute bihar. Hark izendatuko ditu administrazio kontseiluko lehendakari berria eta kontseilari ordezkari berria.
Bihar izendatuko dituzte BERRIA Taldeko administrazio kontseiluko lehendakari berria eta kontseilari ordezkari berria
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu