Biharamuneko pilulari buruzko txostenaren zain

Biharamuneko pilularen kaxa bat. J. HERNAEZ / ARP.
2012ko maiatzaren 25a
00:00
Entzun
Espainiako Gobernua biharamuneko pilulari buruzko txostenaren zain dago. Hainbat eskatu ditu jada, pilula hori errezetarik gabe emateko egokitasuna argitzeko asmoz. Espainiako Osasun ministro Ana Matok nabarmendu du iritzi kontrajarriak jasotzen dituzten txostenak badirela botika horren inguruan. PSOEk, berriz, arrazoi ideologikoak ikusten ditu bertze txosten bat eskatzeko erabakiaren atzean. Uste dute PPk ez duela biharamuneko pilula errezetarik gabe eman nahi. Sozialistek uste dute, ordea, biharamuneko pilula eraginkor izateko ahalik eta azkarren hartu behar dela eta errezeta derrigorrezkoa bada nahi ez diren haurdunaldiak izateko arriskuak gora eginen duela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.