EGURALDIA

Biharko ere alerta laranja ezarri dute, elurteengatik

Euskalmetek iragarri du 500 metrotik gora egingo duela elurra.

2013ko martxoaren 13a
18:21
Entzun

Europa iparraldetik etorritako fronte hotza ailegatu da Euskal Herrira, eta tenperaturek behera egitea eragin du. Euskalmetek iragarri duenez, nekez gaindituko dira gaur bost graduak, eta elur maila 200-400 metroan izango da. Besteak beste, Gasteizen ari du elurra.

Alerta laranja eman du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak, elurteengatik. Bihar ere alerta laranjari eutsiko dio eguerdira arte, eta ostiraletik aurrera joko du epeltzera. Gaur, Euskalmetek iragarri du zaparrada mardulak ere botako dituela, eta biharko ere kazkabarra eman du.

Gaur elurtearen eraginez ez da izan aparteko arazorik errepideetan. Urduñako eta Herrerako mendateak, ordea, itxi egin dituzte. A-15 errepidea ere itxi dute. Gainera, AP-68 autobidean, Altube parean, eta N-1 errepidean, Etxegaraten (Gipuzkoa), kontuz gidatzea gomendatu dute.

Segurtasun Sailak Udana, Elosua eta Arantzatzu (Gipuzkoa) mendateetan kontuz gidatzea eskatu du, baita Azazetan eta Gasteizen ere. Urkiolan (Bizkaia) ere kontuz gidatzeko aholkatu du Jaurlaritzak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.