UPD alderdiak bihar, Donostian, Herrira mugimenduak deituta egitekoa den manifestazioa debekatzeko eskatu zuen Espainiako Auzitegi Nazionalean. Eloy Velasco magistratuak baina atzera bota du eskaria.
Giza eskubide guztiak, euskal presoak Euskal Herrira lelopean, 17:30ean abiatuko da manifestazioa, Saguesetik hasi eta Okendo plazaraino. Mobilizazioari bere atxikimendua eman diote jada alor ezberdinetako 143 eragilek.
Artean dira, besteak beste, LAB, EHNE eta Hiru sindikatua, Lauroba musika taldea, Beñat Gaztelumendi bertsolaria, Klara Badiola, Ramon Agirre eta Asier Sota aktoreak, Ainhoa Lendinez kazetaria, Alizia Sturtze eta Iñaki Egaña historialariak, Mikel Astarloza txirrindularia, Zigor Reizabal eta Alvaro Reizabal abokatuak eta, Mikel Aranburu eta Iker Sarriegi futbolari ohiak.
Bestaldea, Herrira-k deituta manifestazia egingo dute gaur Tafallan, 19.30ean, Ines del Rioren askatasuna eskatzeko.