Biharkoaz gain, azaroan bi greba egingo dituzte metroan
BILBO. Bilboko Metroko lan gatazka baretzeko, uztailean zuzendaritzak eta langile batzordeak lortutako akordioa nola bete zehazteko bitartekaritza eskatu zuen atzo Iñaki Prego enpresako kontseilari ordezkariak, baina langileek uko egin zioten aukera horri, «beranduegi» heldu delakoan. Hala, ostiralerako deituta duten hiru orduko greba mantentzeaz gain, hilaren 23 eta 30ean beste bina orduko lanuzteak egitea ebatzi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu