Nahiz eta gaur izan den sanferminetako azkeneko entzierroa, Udalak ez ditu hesi denak erretiratu. Izan ere, hurrengo egunetan berriro ariko dira zezenak Iruñeko kaleetan Zindagi milegi da dobara -Behin bakarrik bizitzen da- Indiako filmaren errodajean. "Iruñea eta sanferminak nazioartean sustatzeko balioko du", esan du Udalak gaur.
Ekainean egin nahi zuten grabazioa baina, ordurako eguraldi txarra iragarria zegoela-eta, Kanzaman produktorak atzeratzea erabaki zuen. Entzierroko ibilbidea baliatuko dute errodajea egiteko, eta ostiral honetatik asteartera bitartean kale horiek itxita egongo dira aldi batez. Bihar, gainera, zezenekin entseguak egingo dituzte. Produktorak ibilbidean dauden ostatuei eta saltokiei jakinarazi die kalte-ordainak emango dizkiela.
Zindagi milegi da dobara-k 11,5 milioi euroko aurrekontua dauka. Aurreikuspenen arabera, Indian 70 milioi lagunek ikusiko dute eta beste hiru milioik handik kanpo.
Bihartik asteartera zezenak kalean, film errodaje baterako
'Zindagi milegi da dobara' Indiako filma grabatuko dute, entzierroko ibilbidea baliatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu