2006ko otsailaren 18an Donostian hil zen gizonezko bati bihotzekoaren ordez urdaileko mina diagnostikatu eta sendatzeko esne baso bat hartzeko agindu zion medikua zigortu egin du Donostiako epaitegi batek. Zuhurtzigabekeria arina egin zuela iritzi dio epaimahaiak, eta, ondorioz, alargunari 255.890 euroko kalte ordaina ematera eta 2.400 euroko isuna ordaintzera zigortu du.
Epaian jasotzen denez, senarrak bularrean mina eta arnasa hartzeko zailtasunak zituela esanez beren mediku segurura deitu zuen alargunak 2006ko otsailaren 18an, goizeko sei eta erdiak inguruan. Zigortutako medikua ordubeteren buruan iritsi zen etxera, eta gaixoa aztertu ondoren, "min epigastriala" diagnostikat zion, eta esne baso bat hartzeko agindu. Ordu eta laurdenera gizonak arnasa hartzeko zailtasun handiak zituela ohartu zuen emaztea, eta ahotik bitsa botatzen zuela. Larrialditako medikuei deitu zien orduan, baina suspertzeko ahalegina egin zuten arren, hil egin zen bihotzekoagatik.
Epaimahaiaren iduriko, zuhurtziarik gabe jokatu zuen medikuak, gizonak ageri zituen sintomak bihotzekoaren seinale izan zitezkeelako eta behar besteko frogak egin ziezaioten erietxe batera bidali ez zutelako. Hala ere, arintzat jo du zuhurtzigabekeria hori, bihotzekoaren sintomatologia zehazgabea izaten dela iritzita.
Osasuna
Bihotzekoa zuen paziente bati esne basoa errezetatu zion medikua zigortu egin dute
255.890 euroko kalte ordaina eman beharko dio alargunari, eta, halaber, 2.400 euroko isuna jarri diote. Zuhurtziarik gabe jokatzeagatik zigortu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu