BIKAIN ZIURTAGIRIAK BANATU DITUZTE
Bikain ziurtagiriarekin saritu ditu Eusko Jaurlaritzak 44 enpresa. Donostiako Kursaal jauregian egin zuten ziurtagirien banaketa ekitaldia, eta 300 lagun inguruk hartu zuten parte. Han izan ziren, besteak beste, Blanca Urgell Kultura sailburua, Mikel Ugalde Euskaliteko zuzendaria eta Ainhoa Rotaetxe Confebaskeko ordezkaria. Enpresa eta erakundeetan euskararen kalitatezko presentzia, erabilera eta kudeaketa egiaztatzen ditu Bikain ziurtagiriak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu