Pobrezia larria bikoiztu egin da Nafarroan: %2,3koa zen kopurua 2008. urtean, eta %4,2koa, berriz, 2009-2010ean. Egun, 25.000-30.000 pertsona bizi dira herrialde horretan pobreziaren mugatik beheiti. Berdintasunerako eta Gizarteratzerako Ikerketa Zentroak jaso ditu datuak, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP) aurkeztu berri ditu.
NUPek berak eta hainbat gizarte taldek eta mugimenduk parte hartzen dute ikerketa zentroan. Krisiak azken urteotan izandako eragina aztertu nahi izan dute egin duten txostenaren bidez. Gizarte ezberdintasunaren maila nahiko apala dela ondorioztatu dute, baina pobrezia larria bikoiztu izana kezkagarritzat jo dute.
Bakarrik bizi diren pertsonak, lanik ez dutenak eta kide anitz dituzten familiak ukitzen ditu pobreziak, batez ere. Emakumeen artean, halaber, nabarmenagoa da. Txostenak agerian utzi du pobreak, egun, pobreago direla.
Bikoiztu egin da pobrezia larrian bizi direnen kopurua Nafarroan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu