Europa Press agentziak Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko iturriak aipatuta zabaldu duenez, bikote bat hilik agertu da etxe bateko logelan, Arteagan (Bizkaia). Iturrion arabera, gorpuek ez dute indarkeria zantzurik, baina gertatutakoa ikertzen ari da Ertzaintza.
Ostegunean 21:30 aldera, bikotearen senide bat joan zen etxera, haiekin harremanetan ezin jarrita. Etxera sartuta, hilotz topatu zituen biak. 46 urteko gizonezko bat eta 52 urteko emakumezko bat dira hildakoak. Auzitegi Medikuntzako Institutura eraman dituzte gorpuak, autopsia egin diezaieten.