emakumeen kontrako indarkeria

Bikotekide ohia bahitu eta erasotu duelakoan gizonezko bat atxilotu dute Gasteizen

Gizonezko bat atxilotu zuen atzo Ertzaintzak Gasteizen, ustez bikotekide ohia bost orduz bahituta izan zuelako eta denbora tarte horretan kolpatu eta bortxatu egin zuelako. Gainera, gertatutakoa kontatuz gero hilko zuela egin zion mehatxu.

2004ko abuztuaren 3a
15:37
Entzun
Atzo goizeko bostetan Gasteizko erietxe batetik jaso zuen abisua Ertzaintzak: han artatzen ari ziren neska batek salaketa jarri nahi zuen bortxatu egin zuelako.

Emakumezkoak ertzainei esan zienez, bikotekide ohiak hotel baten hitzordua jarri eta hara joateko konbentzitu zuen, beste lagun batekin zegoela esanez. Behin hara iritsitakoan kolpatu egin zuen mutilagun ohiak, eta, halaber, sexu harremanak izatera behartu zuen. Bost bat orduz bahituta izan zuen, baina azkenean alde egiten laga zion, baina gertatutakoa kontatzen bazuen hilko zuela mehatxu eginda.

Horren guztiaren berri jaso ostean, neskak aipatutako hoteleko gelara joan ziren ertzainak, eta han gizonezkoa atxilotu zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.