emakumeen kontrako indarkeria

Bikotekide ohia jipoitu eta bortxatzen saiatu ondoren, gizonezko bat atxilotu dute Donostian

Gertaera 14:00ak aldera gertatu zen atzo. Donostiako Amara auzoko etxebizitza batean istiluak gertatzen ari zirela norbaitek ohartarazita hara joan zen Ertzaintza, eta negarrez zegoen emakume bat topatu zuen. Halaber, baita gizonezko bat ere. Emakumeak Ertzaintzari adierazitakoaren arabera, gizonezkoak aurpegian kolpatu zuen eta sofara bota zuen bortxatzeko asmoz. Emakumeak azaldu zuenez, duela hilabete harremana eten zuten, eta harrezkero, hasi ziren tratu txarrak.

2004ko abuztuaren 9a
16:22
Entzun
31 urteko gizonezko bat atxilotu dute Donostian bere bikotekide ohia jipoitu eta bortxatzen ahalegintzeagatik. Duela hilabete bikoteak beren harremana eten zuten eta ordutik, tratu txarrak errepikatuz joan direla salatu du emakumeak.

Atzo, 14:00ak aldera Donostiako Amara auzoko etxe batean negarrez zegoen emakumezko bat eta poltsikoan labana zuen gizonezko bat topatu zituen Ertzaintzak. Ustez, gizonezkoak emakumea jo eta bortxatzen ahalegindu zen.

Hala, Ertzaintzak gizonezkoa atxilotu eta emakumea osasun etxe batera eraman zuten zauriak sendatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.