Emakumeen aurkako indarkeria

Bikotekide ohia jotzen saiatzeagatik gazte bat atxilotu dute Gasteizen

2006ko urriaren 30a
15:29
Entzun
Antza denez, Gasteizko Udaltzaingoaren arabera, 19 urteko gasteiztarrak 67 zentimetrokoburdin barra batekin jo nahi izan zuen atzo bere bikotekide ohia. Aurretik urruntze agindua ezarri zioten mutilari eta ezin zuen inolaz ere harremanetan jarri neskarekin.

Udaltzaingoak emandako datuen arabera, igande goizaldean jazo zen gertakaria, Gasteizkoalde zaharrean. Udaltzainak alde zaharrera hurbildu zirenean 18 urteko neskak gertatutakoaren berri eman zien.

Antza denez, bere bikotekide ohia isekaka eta jarraika aritu zitzaion. Neskak azaldu zuenez, 19 urteko mutil gazteak burdin barra batekin jo nahi izan zuen. Udaltzainei azaldu zienez, ezkutatu egin behar izan zuen. Udaltzainek orduan, ustezko erasotzailea identifikatu eta atxilotu zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.