Bikotekide ohiari jo diolakoan, gizonezko bat atxilotu dute
DONOSTIA. Ertzaintzak 27 urteko gizon bat atxilotu du Donostian. Bikotekide izan zuen andreari jotzea egotzi diote. Ertzainek herenegun jaso zuten erasoaren abisua, bertaratu, eta andreak zauriak zituela ikusi zuten. Handik ordubetera atxilotu zuten ustezko erasotzailea. Emakumea, berriz, Donostiako erietxera eraman zuten, anbulantzian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu