Bikotekide ohiari jo egin diolakoan, gizon bat atxilo
BILBO. 29 urteko gizonezko bat atzeman zuten atzo Bilboko udaltzainek, bikotekide ohiari jotzea egotzita. Bilboko Udalak jakinarazi duenez, goizaldean gertatu zen erasoa, 02:00 aldera, Fika kalean; udaltzainek abisua jaso zuten, eta, etxebizitzara heltzekotan zirela, neska bat topatu zuten kalean. Ezpainak puztuta zeuzkan, eta odola zerion sudurretik. Gizona oldartu zitzaiola salatu zuen, eta atxilo eraman zuten udaltzainek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu