Genero indarkeria

Bikotekidea itotzen saiatzeagatik zigortu dute gizonezko bat

Urte eta bederatzi hilabeteko kartzela zigorra ezarri diote.

2015eko otsailaren 24a
22:10
Entzun

Donostiako Auzitegiak urtebete eta bederatzi hilabeteko espetxe zigorra ezarri dio gizonezko bati 2013ko apiriletik abuztura bitartean emakumezko bikotekideari eragin zizkion tratxu txarrengatik. Irain, mehatxu eta kolpeez gainera, behin, konorterik gabe utzi arte itoarazi zuelako ezarri diote zigorra.

Emakumezkoak harremana eten baldin bazuen ere gizonezkoak bikotekide izan zuenaren etxera joan eta tratu txarrak ematen jarraitu zuela jaso du epaiak. Halaber, tratu txarrak eman zizkion egunetan alkoholaren eta drogen eraginpean zegoela jaso du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.