Ertzaintzak lau gizonezko atxilotu ditu Bilbon eta Sestaon (Bizkaia), euren bikotekideak edo izandakoak -emakumeak- jo egin dituztelakoan.
Haietako bat atzo 7:50etan atzeman zuten -VM.A.M., 35 urte-, Bilbon, Maiatzaren 2a kaleko etxebizitza batean. Emakumea jotzeaz gain, heriotza mehatxuak ere egin zizkion, ertzainek esan dutenez.
Beste bat ere atzo atxilotu zuten, 8:15ean, Bilbon, Egaña kaleko etxe batean: 29 urteko gizonezkoa, J.S.L.. Ertzaitzaren arabera, bere emazteari hainbat muturreko eman zizkion. Biktima Basurtuko (Bilbo) erietxera eraman behar izan zuten.
Gaur goizeko laurak aldera K.M. 30 urteko gizonezkoa atzeman dute, Bilbon, Larrakoetxeko etxe batean. Haren neska-laguna ere ospitalera eraman dute.
Sestaon 23 urtekoa atzeman zuten -L.I.R.-, atzo, bere bikote izandakoari labana batekin eraso egin ziolakoan. San Pedro plaza ondoan izan zen gertaera, hamaika eta erdi inguruan. Emakumeak zauri bat egin zuen bizkarrean, eta osasun zentro batera eraman zuten.
Emakumeen aurkako indarkeria
Bikotekideak jotzea leporatuta lau gizonezko atzeman dituzte Bilbon eta Sestaon
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu