Sestaoko (Bizkaia) Los Baños kaleko segurtasun kameren grabaketa bati esker 23 urteko gizon bat atxilotu zuten pasa den ostiralean bikotekideari eraso egitea leporatuta, Ertzaintzak jakinarazi duenez.
Kamera horien grabaketan Ertzaintzak ikusi duenaren arabera, ustezko erasotzaileak autoa bere bikotekidea zegoen telefono kabina baten aurka jo zuen. Talkaren ondoren, 23 urteko gizona autotik irten eta bikotekideari eraso egin ziola jakinarazi du Ertzaintzak. Emakumeaz gain, bikotearen haur bat ere zauritu zen.
Emakumeak kameren grabaketan agertzen zen emakumea ez zela bera adierazi zuen. Epaiketako giltza bideoa izango dela nabarmendu du Ertzaintzak.
emakumeen aurkako indarkeria
Bikotekideari eraso egitea egotzita gizon bat atxilotu dute Sestaon
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu