Ertzaintzak bi gizon atxilotu zituen atzo Santurtzin eta Sestaon (Bizkaia), euren bikotekideei eraso egin zietelakoan. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak berri eman duenez, taberna batean gertatu zen ustezko erasoa. Bikotekidea jo egin zuen ustezko erasotzaileak, eta baita haren alde atera zen lagun bat ere. Haurdun zegoen erasotuaren laguna, eta ospitalera eraman behar izan zuten. Ertzaintzak tabernan atzeman zuen gizona.
Sestaon, berriz, 35 urteko gizona atxilotu zuten. Goizean, 11:00etan, gertatu zen ustezko erasoa, bikotearen etxebizitzan. Andrea erietxera eraman behar izan zuten.
EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA
Bikotekideei eraso egin dietelakoan, bi gizon atxilotu dituzte Santurtzin eta Sestaon
Santurtzin 25 urteko mutila atzeman dute, bikotekideari ez ezik, haren lagun bat jotzeagatik. Haurdun dago laguna.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu