POLITIKA

Biktima ezberdinak bildu dituzte 'S(u/a)minetik bakera' ikus-entzunezkoan

Sandra Carrasco eta Olatz Etxabe mintzatu dira. Hala ere, Iñaki Peñaren laneko gogoeta denak ez dira gatazka politiko-armatuari buruzkoak.

'S(u/a)minetik bakera' ikus-entzunezkoaren emanaldia, Arrasaten. GORKA RUBIO, ARGAZKI PRESS
2017ko abenduaren 14a
07:39
Entzun

S(u/a)minetik bakera ikus-entzunezkoa estreinatu dute Arrasaten (Gipuzkoa), Amaia antzokian. Iñaki Peñak zuzendu du —Aulki hutsak (2013) ere hark egin zuen—, eta euskal gatazkako indarkeriaren bi biktima mintzo dira: Sandra Carraso eta Olatz Etxabe. Alba Payas doluaren psikoterapeuta ere ageri dira hizketan, eta beste uneetan bi narratzaileren txanda da, eskenatokian —gaur, Koldo Rodriguez eta Naia Egiluz izan dira. Musikari batek ere hartu du parte oholtzan —Aitor Monje Mudoh-ek—. "Helburua heriotzaz eta doluaz gogoeta zenbait plazaratzea da, eta jendea biktimekin identifikatzea", dio Peñak.

Ehun lagun pasa azaldu dira antzokira. Haien artean ziren udal talde guztietako ordezkariak.

BVEk hil zuen Iñaki Etxabe, 1975ean, Kanpazar mendatean familiak zeukan jatetxean. Isaias Carrasco PSE-EEko zinegotzi ohia ETAk hil zuen, 2008an, Arrasaten. Hala ere, laneko hausnarketa guztiak ez dira gatazka politiko-armatuari buruzkoak. "Harago" jo nahi izan du zuzendariak, eta, esate baterako, Hondarribiko (Gipuzkoa) alardearen auziaz ere jardun dira.

Carrascok ikus-entzunezkoan dio aita hil eta hasierako babesaren ostean ohartu zela ez zuela "inor ondoan". Etxabek aitortu du herritarren sostengua eduki zutela, baina ez bestelako laguntzarik.

Biek uste dute gazteekin lan bat egin behar dela, gertatutakoa kontatzeko eta berriro ez gertatzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.