Politika

Biktima guztiek eskubide berak dituztela ohartarazi du Egiari Zor fundazioak

"Europako ituna ez da ideologiaz ari, ezta ezeren inguruko munduez ez antzekoez ere", esan du, azaltzeko Espainiako Barne ministroak biktimen artean egindako bereizkeria ez dela legezkoa.

Egiari Zor fundazioko kideak, iazko agerraldi batean. L. JAUREGIALTZO, ARP
Aitziber Laskibar Lizarribar.
2014ko apirilaren 11
10:32
Entzun

Espainiako Barne ministroak 46 biktimari diru laguntzak ukatu izana justifikatzeko plazaratutako argudioei erantzun die Egiari Zor plataformak. Ezezkoa jaso duten biktima bakarrak eskaera egin duten estatu terrorismoaren biktimak direla ohartarazi du. Biktima guztiek eskubide berak dituztela azaldu, eta hildakoen senideek ez ezik estatu terrorismoak zauritutako pertsona guztiek ere biktimentzako laguntzak eskatzeko eskubidea dutela jakinarazi du.

Barne ministroak laguntzak ukatzeko erabilitako argudioa ere hartu du hizpide fundazioak. Europako Batzordeko 116. Itunak biktima batzuei laguntzak kentzeko aukera jasotzen duela aitortu du; baina hori ezin dela nolanahi egin.

"Antolatutako delikuentzian parte hartzen badute edo indarkeriazko krimenak egiteko erakunderen batetako kide badira" murriztu edo kendu ahalko zaizkie laguntzak biktimei, Europako itunaren arabera. Baina inor "erakunde terroristako kide" dela esateko, gutxienez epai irmoetan oinarritu beharko dela azaldu du fundazioak; hori ezin dela inoren iritzi pertsonaletan oinarritu. "Europako ituna ez da ideologiaz ari, ezta ezeren inguruko munduez ez antzekoez ere".

Bestetik, biktimek ez dutela bere "ez pertenentzia" frogatu behar ere ohartarazi du Egiari Zor fundazioak.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.