Maixabel Lasa Eusko Jaurlaritzaren biktimen arretarako bulegoko zuzendariak gaur Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen Batzordean aurkeztutako lanaren arabera, Jaurlaritzak ez ditu jaso polizien biktimen zifrak zehaztu, frankismotik 1985era izandako biktimak lehenetsi ditu, baina hark adierazi du hasitako bidea "biktimen erreparazio historikoa" egiteko izango dela. Lasak esan du elkarbizitzarako aro berri baterako urratsa dela egitasmoa, eta legebiltzarreko taldeei adostasunera heltzeko borondatea izateko eskatu die.
1968tik gaur arte Poliziaren indarkeriak eragindako biktimei "erabateko erreparazioa" ematea nahi du Jaurlaritzak. Hala jasotzen du motibazio politikoak eragindako giza eskubideen urraketen biktimei buruz landu duen txostenak, BERRIAk gaur aurreratu duenez. Poliziaren indarkeriaren biktimen erroldarik ez dela behar dio lanak, eta biktimen esku uzten du erreparaziorako laguntzak jasotzeko tramitazioak hasteko aukera.Dokumentua Giza Eskubideen eta Terrorismoaren Biktimen Arretarako zuzendaritzek landu dute, Unesco etxearen laguntzarekin.
Txostenak bereziki frankismoaren amaieratik 1985era gertatutakoak jasotzen ditu. Jaurlaritzak epe horretan kokatu ditu motibazio politikoak eragindako biktima gehienak. Biktima horiek poliziak eta talde parapoliziek eragindakoak izan zirela dio, eta "zigorgabetasunaz" baliatuta eta "helburu politikoarekin" egin zirela azaldu du. Haren arabera, 1985etik aurrera Poliziaren indarkeriak eragindako giza eskubideen urraketak pairatu dituzten biktimak ez direla motibazio politikoak eragindakoak nabarmendu du. Nolanahi ere, giza eskubide guztien urraketak ikertzeko eta biktimei erreparazioa emateko eskatu du.
Lasak argi azaldu du ez dituztela parekatuko polizien biktimak eta ETAk eragindakoak, Jaurlaritza ez dela joko horretan eroriko.
poliTIKA
"Biktimen erreparazio historikoa" egin nahi du Eusko Jaurlaritzak
Maixabel Lasak gaur aurkeztutako txostenak ez ditu jaso polizien biktimen zifrak zehaztu eta frankismotik 1985era izandako biktimak lehenetsi ditu. Jaurlaritzaren biktimen arretarako bulegoko zuzendariak esan du ez dituztela parekatuko polizien biktimak eta ETAk eragindakoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu