Ana Maria Vidal-Abarca ETAk 1980an hil zuen Jesus Velascoren alargunak, «biktimek justiziarako duten eskubide ukaezina» aldarrikatu du, Arabako Aldundiak egindako omenaldian. Atzo 32 urte, hil zuen ETAk Miñoien buru zena, eta horregatik egin zuten haren aldeko omena.
Alarguna, Vidal-Abarca, AVT biktimen elkarteko sortzaileetakoa da, eta Terrorismoaren Biktimen Fundazioaren presidente ere izan zen. «Gure gogo bizi sutsuena beti izan da gure eskubidea den zerbait lortzea: justiziarako eskubidea; sekula ez diogu eskubide horri muzin egingo».
Omenduaren alaba Ana Velasco memoriari buruz aritu da: «Ez dute haiek idatzi behar historia».
Biktimen justiziarako eskubidea aldarrikatu du Vidal-Abarcak
ETAk 1980an hil zuen Jesus Velascoren alargun eta AVT biktimen elkartearen sortzaileetakoak esan du ez dutela etsiko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu