Bilbaok lotsagarritzat jo du Espainiako finantza sistemaren inguruan gertatzen ari dena

2012ko ekainaren 14a
14:26
Entzun

Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiak gaur goizean Radio Euskadin emandako elkarrizketan adierazi du "lotsagarria" dela Espainian finantza sistemaren inguruan gertatzen ari dena. "Egia esan behar zaie herritarrei, eta hori da egiten ez dena".

Eusko Jaurlaritzari ere "gardentasuna" eskatu dio, haren kutxaren benetako egoera azal dezan:  "Esan dezatela: horrela zeuden kontuak gu sartu ginenean, eta horrela daude orain". Datuok ez dakizkitenez, "arduratuta" agertu da Bilbao Jaurlaritza berriak topatuko duenaren inguruan. Adierazpen horien aurrean, Carlos Agirre Ekonomia sailburuak esan du Bilbaok ez duela hitz egindakoaz "ideiarik ere".

Bilbaok adierazi du Araba, Bizkai eta Gipuzkoako aldundietan bidutako diruaren kopurua jaitsi egin dela "atzeraldian gaudelako, jardun ekonomikoa jaitsi delako eta BPGa jaitsi delako".

Hauteskundeak aurreratzearen alde agertu da Bilbao, eta horien ondoren bi dira egin beharreko gauzak, haren arabera: indar politiko guztiak ordezkatzen dituen Legebiltzarra osatzea, eta krisi ekonomikoari aurre egiteko indarrak batzea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.