Agurra iragartzeko ekitaldian, Bilbaok esan zuen ibilbide politikoari buruz memoriarik ez duela idatziko, eta, beraz, ez kezkatzeko eskatu zien jokabide irregularra izan dutenei, "ordainketak jatorria demostratu gabeko billeteekin egiten dituztenei, paradisu fiskaletan dirutza handia dutenei". Ser irrati kateak zabaldu duenez, "Bilbao Basketen auziari eta goi kargudun politiko batek txalet bat erosteko erabilitako billete sortari" egin nahi zion erreferentzia Bilbaok.
[Youtube]http://youtu.be/Lo_eu8IomEc[/Youtube]
Duela bi aste deklaratu zuen Bilbaok Juan Kalparsoro Euskal Autonomia Erkidegoko fiskal nagusiaren aurrean, adierazpen horien inguruan UPDk salaketa jarri ostean. Fiskalak ez du uste delitu zantzurik dagoenik Bilbaoren adierazpenetan; Ser irratiak fiskaltzako iturriak aipatuz azaldu duenez, Bilbaok "argitu" egin du zeri buruz ari zen hitz horiek esan zituenean, baina "ezin da ondorioztatu jarduera zigorgarri bat izan denik".