Adostasun osoz hartu du erabakia Bilboko Udaleko jai batzordeak, eta, aurten, Bilbo BSR gurpil aulkiko saskibaloi taldeak irakurriko du Aste Nagusiko pregoia. “Hautaketa honen bitartez, jai batzordeak Bilbo BSRk egindako lana goraipatu nahi izan du”, adierazi dute, ohar baten bidez.
Hain zuzen ere, elbarritasun fisikoa duten pertsonen Espainiako kirol federazioak Juan Palau saria eman dio taldeari aurten, eta aurtengo ohorezko ligan bigarren postuan geratu da Bilbo BSR. Arrazoi horiengatik hautatu dute saskibaloi taldea aurtengo pregoilari izateko.
Joan den urteko pregoilaria Iraia Iturregi Atlheticeko kapitaina izan zen. Hirugarren urtez jarraian, kirol munduarekin zerikusia duen pregoilaria izango du Bilboko Aste Nagusiak, 2012an Virginia Berasategi triatletak izan baitzuen ardura hori.