17. Korrika

Bilbo ere euskalakari

Arratsaldeko bost eta laurden aldera iritsi da Bizkaiko hiriburura euskararen aldeko lasterketa. Atzo Gasteizen izan zen, eta lekukoa hartu zuen Blanca Urgell Jaurlaritzako Kultura sailburuak. Etzi bukatuko da Korrika, Donostian. Bideoan, Sopuertan gaur. [YouTube]http://youtu.be/niTb_JVjk-o[/YouTube]

2011ko apirilaren 15a
18:17
Entzun

Ari da bukatzen Korrika, bi egun besterik ez dira falta, baina oraindik batzuek izerdi pixka bat bota beharko dute lasterka. Gaur Bilbon, esate baterako; 17:15 aldera heldu da Bizkaiko hiriburura. 17. Korrikaren azkenaurreko hiriburua izango da; aurretik pasatu zen Iruñetik, Baionatik, Mauletik, Donibane Garazitik eta, atzo, Gasteiztik.

Hor, besteak beste, lekukoa hartu zuten Blanca Urgell Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak eta Lurdes Auzmendi Jaurlaritzako Hizkuntz Politikarako sailburuordeak.

Gaur goizean Enkarterrietan ibili da euskararen aldeko lasterketa. Hain zuzen, duela lau urte han hasi zen. Eguerdi aldera, 1880. kilometroan gertatu da anekdota: PSE-EEk eta ezker abertzaleak zuten erosita, baina ordezkari sozialista gaixorik dago eta ezker abertzaleko kideak eraman du lekukoa mila.

Igandean amaituko da Korrika, Donostian.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.