azpiegiturak

Bilbo eta Hondarribiko 30 hegaldi bertan behera geratuko dira, Iberiaren greba dela-eta

2009ko azaroaren 9a
18:01
Entzun
Iberia hegazkin konpainiako langileek greba hasiko dute bihar eta horren ondorioz, Hondarribi (Gipuzkoa) eta Bilboko aireportuetako 30 hegaldi bertan behera geratuko dira, geldialdiak iraungo duen bi egunetan.

Bihar Bilbo eta Madril arteko bidea egitekoak ziren hamabi hegaldi ez dira irtengo, asteazkenean, berriz, hamalau hegaldi izango dira lurrean geratuko direnak.

Hondarribiako aireportuan, berriz, bihar eta etzi ez da irtengo Madrilera doan 17:30etako hegaldia, ezta hiriburutik Hondarribiarako 15:55eko hegazkina ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.