Autorik gabe ibiltzeak norberari zein, oro har, gizarteari ekar diezaizkiokeen onurei buruz jabetzea da Autorik Gabeko Egunaren helburua. Horretarako, hiriburuetako erdiguneak itxi egin dituzte automobilentzat, egun batez bederen, jendea beste garraiomodu batzuk bilatzera eta erabiltzera behartzeko.
Ekitaldi osagarriak ere antolatu dituzte hainbat lekutan. Bilbon, esate baterako, Virginia Berasategi triatletak autoa ez erabiltzearen aldeko manifestua irakurriko du, bizikleta martxak egingo dira, ikuskizunak izango dira kaleetan, eta, halaber, tren bat ibiliko da erdiguneko kaleetan.
Autorik gabeko eguna
Bilbo, Gasteiz eta Donostiako hiriguneak itxita daude gaur autoentzat
Autorik Gabeko Gguna dela eta, Bilbo, Gasteiz eta Donostiako hiriguneak itxita daude gaur autoentzat. Ondorioz, normalean leku horietan autoan ibiltzen diren herritarrek, oinez, bizikletan edo garraio publikoan ibili beharko dute. Hiriburuetan ez ezik, Hego Euskal Herriko hainbat herritan ere antzeko neurriak hartu dituzte. Iruñean, ostera, atzo izan zen Autorik Gabeko Eguna.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu