Bilbobus Bilboko autobusetako langileek adierazi dute astean bi lanuzte egingo dituztela ondorengo hiru asteetan. Lehendabiziko lanuztea datorren astearterako dago iragarrita, 07:30etik 09:30era eta 18:00etatik 20:00etara. Lanuzteak lau ordukoak izango dira. Gainera, martxoaren 19tik 29ra bitartean lanuztea zortzi ordukoa izango dela jakinarazi du langile batzordeak.
Veolia konpainiari lan hitzarmena "geldituta" edukitzea eta lan baldintzak okertzea egotzi diote langileek. Lan hitzarmena iazko uztailaren 31n amaitu zen, baina hamalau bilera egin ostean ez dute aurrerapausorik egin, langileen esanetan, enpresaren "mugikortasunik ezaren ondorioz".
Bilbobuseko langileen protestak Bilboko Metroko langileen greba deialdiarekin batuko dira.