gizartea

Bilbobusek zerbitzu minimoak bete ditu goizeko lanuztean, enpresaren arabera

Veoliak jakinarazi du 07:30etik 09:30era egindako lanuztean ez dela aparteko gorabeherarik izan. 18:00etatik 20:00etara beste lanuzte bat egingo dute langileek.

2012ko otsailaren 28a
13:11
Entzun

Bilbobus autobus konpainiako langileek goizean egindako lanuzteak ez du aparteko gorabeherarik eragin, Bilbobus kudeatzen duen Veolia enpresak azaldu duenez. Eusko Jaurlaritzak finkatutako zerbitzu minimoak bete dira konpainiaren arabera, eta 09:30etik aurrera normaltasunera itzuli da autobus zerbitzua.

18:00etatik 20:00etara beste lanuzte batera deitu dute langileek. Ostiralerako, eta martxoaren 6, 8, 13 eta 16rako lau orduz greba egitera deitu dute.

Veolia enpresaren jarrera salatu nahi dute langileek mobilizazioen bidez. Haien hitzetan, lan hitzarmena "blokeatua dute", eta langileen baldintzak "gero eta kaskarragoak" dira.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.