gizartea

Bilbobuseko langile denek bat egin dute goizeko lanuztearekin

Eguneko bigarrena 16:30etik 20:30era egingo dute. Bietako gutxieneko zerbitzua, %30ekoa.

2012ko martxoaren 19a
15:48
Entzun

Bilbobus Bilboko autobus konpainiako langileek lau orduko bi lanuztetara deitu dute gaur. Aurrena 07:30etik 11:30era izan da —Bilbobuseko behargin denek bat egin dute protestarekin, langileen batzordearen arabera—, eta gutxieneko zerbitzua %30ekoa izan da. Arratsaldekoa 16:30etik 20:30era izango da —gutxieneko zerbitzu bera egongo da—.

Otsailaren 28an lanuzteekin hasi zirenetik egiten duten zazpigarren lanuztea da.

Veolia enpresaren jarrera salatu nahi dute langileek mobilizazioen bidez. Haien hitzetan, lan hitzarmena "blokeatua dute", eta langileen baldintzak "gero eta kaskarragoak" dira.

Hilaren 9an egindako batzar batean langileek lanuzteekin jarraitzea erabaki zuten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.