Bilbobuseko langileak eta enpresa bihar bilduko dira berriro bitartekariarekin

Jon Rejado.
2010eko azaroaren 17a
00:00
Entzun
Bilbobuseko langile batzordeko kideen eta Veolia Bilboko autobus publikoak kudeatzen dituen enpresaren arteko harremanak bideratzeko urratsak egiten hasi dira. Atzo bildu ziren bi aldeak bitartekariarekin, Eusko Jaurlaritzaren Lan Harremanetarako egoitzan. Bilera bereizita egin zuten: lehendabizi, langile batzordeko ordezkariak, eta ondoren, enpresako ordezkariak. Atzoko bileran esandakoak aztertu ondoren, bi aldeekin berriro bilduko da bihar bitartekaria, baina oraindik ere ez du zehaztu biekin aldi berean elkartuko den, edo berriro ere bananduta hartuko dituen. Langile batzordeko kideek ez dute ezer aurreratu, eta gogorarazi dute «egun batetik bestera» ez dela ezer lortzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.