Bilbobus autobus konpainiako langileek lanuzteekin jarraitzen dute gaur. Otsailaren 28an hasi ziren, eta gaurkoa bosgarren lanuzte eguna dute. Goizeko lanuztea 07:30etik 09:30era egin dute, gutxieneko zerbitzuekin.
Arratsaldean beste lanuzte bat egingo dute, 18:00etatik 20:00etara.
Langileek Veolia enpresaren jarrera salatu nahi dute mobilizazioen bidez. Haien arabera, lan hitzarmena "blokeatua dute", eta langileen baldintzak "gero eta kaskarragoak" dira.
Pasa den astean egindako batzar batean langileek erabaki zuten lanuzteekin jarraitzea, lan hitzarmenaren negoziazioetan "aurrerakuntzarik" izan ez delako.