Ibilaldia

Bilboko Abusu ikastolak antolatuko du Ibilaldia 2022an

1.800 lagun inguruk hartu dute parte Ibilaldian. Bi txandatan eta lau gunetan banatuta, hainbat jarduera zituzten atzo goizean Sopelan (Bizkaia). Datorren urtean Bilboko Abusu ikastolak antolatuko du ikastolen aldeko jaia.

Haurrentzako antzerkiaren une bat, gaurko Ibilaldian. ARITZ LOIOLA / FOKU
2021eko maiatzaren 30a
21:44
Entzun

Pandemiak baldintzatuta, baina egin dute Ibilaldia Bizkaiko ikastolen aldeko jaia Sopelan eta Leioan (Bizkaia), Ander Deuna eta Betiko ikastolek antolatuta. Antolatzaileen arabera, denera 1.800 lagun inguruk hartu dute parte festan; hori bai, bi txandatan eta lau gunetan banatuta. 

Hainbat ekitaldi antolatu dituzte: hasierako ekitaldi bat, dantza ikastaroa, atzerriko kulturak ezagutzeko tailerra... Jaian parte hartu dutenez gain, erakundeetako eta Ikastolen Elkarteko hainbat ordezkari ere izan dira gaur Sopelan: besteak beste, Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua, Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko lehendakaria edota Josu Landaluze eta Iban Rodriguez Sopela eta Leioako alkateak.

Hasierako ekitaldiaren amaieran, aurtengo antolatzaileek datorren urtekoei pasatu diete lekukoa: Bilboko Abusu ikastolakoei.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.