TCSAko langileen batzarrak onartu egin du sindikatuek zuzendaritzarekin hitzartutako aurreakordioa. Bilbon eta aldirietan ibiltzen dira autobus horiek, eta gaur, Santo Tomas eguna izanik, lanuzteak traba handiak sor zitzakee
TCSAko autobusak Bilbon, ezkerraldean eta Arratia-Nerbioin bidaiarien hiri garraioan ibiltzen dira. Gaur Santo Tomas eguna izanik, milaka lagun joaten dira Bilbo erdira aldiri eta inguruko herrietatik, eta, ondorioz, 24 orduko lanuzteak traba handiak sor zitzakeela uste zen.
Azkenean, ordea, sindikatuek eta enpresa zuzendaritzak aurreakordioa hitzartu dute, eta harekin bat etorri da langileen batzarra. Oraingoz, beraz, bertan behera utzi dituzte gaurko eta hurrengo zenbait egunetarako deituta zituzten protesta eta lanuzteak.
Lan gatazka
Bilboko autobusetako greba bertan behera
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu