Hiriko ordezkari instituzional, politiko, ekonomiko eta unibertsitarioak elkartu ohi dira urtero Belfasten, Irlanda Iparraldeko hiriburua berrasmatzeko helburuarekin. Gatazkaren ondoren Belfast denen artean egitea da xedea, komunitateen arteko aldea laburtu behar dutelako: hiria berritu, gatazka giroa gainditu eta ontziola zaharren garaia atzean utzi nahi dute—Titanic hiri honetan egin zuten—, eta zerbitzuetan oinarrituko den hiria moderno eta berdinagoa sortu.
Testuinguru horretan gonbidatu du Belfasteko alkateak Juan Maria Aburto Bilboko alkatea, Bizkaiko hiriburuak alor ekonomikoan izandako eredu aldaketaz nahiz gatazka armatuaren ondorengo egoeraz mintzatzeko. Duela bi urte, Juan Karlos Izagirre Donostiako orduko alkatea izan zen topaketa horretan.
Arder Carson Belfasteko alkatearekin batzartu da ondoren Aburto.