ERASO FAXISTA

Bilboko eraso faxista gaitzesteko eskatu diote udalari EH Bilduk, Udalberrik eta Goazen-ek

Gazte bati eraso, ebaki eta svastika bat egin zioten besoan ostiral goizean. Juan Maria Aburto alkateak esan du "gertakari bakan bat" dela. EH Bilduk eta Udalberrik, ordea, esan dute azkenaldian jarrera faxistak agertu direla Arangoiti auzoan.

Esbastika eta 88 zenbakia ebaki dizkiote besoan.
2015eko abuztuaren 31
18:42
Entzun

Hiru talde politikoek eskari bateratua aurkeztuko dute Bilboko Udalean, bozeramaileen batzordeak "premiazko" bilera bat egin dezan eraso hori aztertu eta gaitzesteko.

Aitziber Ibaibarriaga EH Bilduko bozeramaileak babesa eskaini dio biktimari eta haren sendiari, eta salatu du erasoa “ondo pentsaturikoa eta neurturikoa" izan zela, "oso larria eta arbuiagarria” izateaz gain. Koalizioak erakundeei eskatu die lan egin dezatela "eskuin muturreko talde faxista hori berehala desegiteko".

Udalberrik "beldurra eta gorrotoa sustatzen duten taldeek eginiko edozein jarduera" gaitzetsi du, eta elkartasuna adierazi dio erasoa jasan zuen gazteari eta haren senideei.

Aburto alkateak gaur SER irrati katean egin dioten elkarrizketan esan du "gertakari bakan bat" dela. EH BIlduk, ordea, azaldu du lehenago ere agertu izan direla pintaketa faxistak auzoko hainbat lokaletan eta eraso honekin egoerak gainezka egin duela. Udalberrik salatu du auzoko hainbat elkartek salatu dutela jarrera faxistak agertu direla auzoan. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.