Goizaldeko 04:45ean sua piztu da Bilboko Errekalde auzoko eraikin batean, Sollube kaleko laugarrenean. Udaltzainen arabera, edukiontzi batzuk su hartu ondoren sortu da sutea, gas hodien bitartez sua kaletik eraikinera igaro denean. Sutearen ondorioz, eraikin horretako 50 bizilagunak etxetik atera arazi dituzte, eta horietako lau ospitalera eraman dituzte, edadetuak batzuk, antsietate eta bestelako arazoengatik.
Bizilagun baten deiak piztu zuen alarma goizaldean, eta suhiltzaileek berehala atera zituzten bizilagunak kalera. Azkenean 06:15ean lortu dute sua itzaltzea. Izandako kalteen artean, kalean edukiontzien ondoan zeuden hiru ibilgailu eta moto bat ere erre dira.
GIZARTEA
Bilboko Errekalde auzoan 50 bizilagun atera dituzte etxetik sute baten ondorioz
Suak eraikin oso bat hustu arazi egin du, eta lau bizilagun ospitalera eraman dituzte antsietate eta bestelako arazoengatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu