Okupazioa

Bilboko Erriberako etxe okupatua husten ari da Ertzaintza

2008ko apirilaren 15a
13:46
Entzun
Ertzaintza gaur Bilboko Erriberako etxe okupatua husten ari dela jakinarazi du Branka.biz webguneak. Goizeko hamarrak inguruan sartu dira ertzainak eraikinean; zain egon dira bertan bizi den gazte bat atera arte, orduan harengana jo eta etxeko atea irekitzera behartu dute. Beste ertzain batzuk ondoko etxe bateko teilatutik sartu dira.

Etxebizitzan zeuden beste bi lagun identifikatu eta kanporatu dituzte, eta haien hainbat gauza pertsonal eraman dituzte -liburuak, aldizkariak...-. Etxeko atarian zeuden hainbat lagun ere identifikatu dute.

Gertaera salatzeko manifestazioa deitu dute, gaurko; 19:00etan hasiko da, Arriaga antzoki aurretik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.