Justizia Administrazioaren greba

Bilboko eta Gasteizko Justizia Jauregietan itxialdian zeuden langileak kaleratu ditu Ertzaintzak

EAEko Justizia Administrazioko langileek itxialdiak abiatu dituzte gaur Donostiako, Bilboko eta Gasteizko Justizia Jauregietan. Gasteizen eta Bilbon itxi direnak atera ditu dagoeneko Ertzaintzak, eta Donostiakoek, berriz, barruan jarraitzen dute. Gainerako funtzionarioen pareko baldintzak eskatuz greba mugagabean daude.

2006ko abenduaren 20a
16:50
Entzun
10:00etan azaldu dira Bilboko Justizia Jauregira greban dauden Bizkaiko Justizia administrazioko langileak. Motxilak, esterilak eta antzekoak hartuta joan dira langileak. 100batek barrura sartzea lortu dute, baina gero atean jarri dira Ertzainak eta sartzea debekatu diete gainerakoei.

Bilboko epaile dekano Alfonso Gonzalez Guijarekin bilduta egon dira, eta hari esan diote itxiali baketsua egitekotan joan direla. 12:35ak aldean kalera atera dituzte langileak, banan-banan.

Gasteizen, berriz, ordu erdiko itxialdia egitea lortu dute 30 bat funtzionariok. Donostian, berriz 70 bat langilek lortu dute barrura sartzea, eta han daude oraindik orain.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.