Duela egun batzuk, Bilbon eta Zarautzen bi gaztek sexu erasoak jasan izana salatu zuten. Ikerketa egin ostean, Ertzaintzak jakinarazi du bi erasoak faltsuak izan zirela.
Bilboko kasuan, ekainaren 16an taberna batean sexu erasoa jaso zuela salatu zuen gazte batek. Handik egun batzuetara, ordea, gazteak Ertzaintzari aitortu dio gezurra esan zuela.
Zarautzen, 15 urteko gazte batek egin zuen erasoaren salaketa. Egun batzuen ostean, gazteak ertzainei esan zien damutu egiten zela esandakoaz, eta gertaerak ez zirela izan salaketan azaldu bezala.
Bi salaketa faltsuen ostean, Ertzaintzak diligentziak hasi ditu, delituak simulatzeagatik.