Larunbat honetan Ez manifestazioen debekuari. Ez inongo inposiziorik, ez inongo indarkeriarik. Bai giza eskubideei, eskubide zibilei eta politikoei lelopean Bilbon izango den manifestazioko arduradunek gaur goizean jakinarazi dute azken orduko aldaketa bat dela medio martxa ez dela Aita Donostia plazatik aterako, Casillatik baizik. "Autonomia kalean tranbiaren obrak egiten ari direlako egin dugu aldaketa", dio Paul Rios Lokarriko koordinatzaileak. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak agindu die aldaketa egiteko. 17:00etan hasiko da manifestazioa, iragarri bezala.
Lehengo astean deitu zuten martxa Euskal Herriko hainbat lagun ezagunek: Paul Riosek berak ez ezik, Txaro Arteaga Emakundeko presidente ohia, Gabriel Mariscal Bizkaiko abokatuen dekano ohia, Ramon Zallo EHUko irakaslea, Pedro Ibarra EHUko irakasle izandakoa, Maixux Rekalde Elkarriko zuzendaritzakide ohi eta Lokarriko kidea, Felix Cañada abokatua, Jose Luis Longarte Gogoa elkarteko kidea, Natxo Isuzkiza apaiza, Carmen Moreno gizarte ekintzailea eta Alfonso Dubois irakasleak.
Oraingoz, ezker abertzaleak, Aralarrek, EAk, ELAk, LABek eta 40 gizarte eragilek atxikimendua agertu dute.
politika
Bilboko etziko manifestazioa Casillatik aterako da, ez Aita Donostiatik
Autonomia kaleko obra batzuek eragin dute aldaketa; Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak agindu die. 17:00etan hasiko da eskubideen aldeko martxa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu