Espainiako larrialdi zerbitzuek jakinarazi dutenez, gaueko 22:08ak inguruan gertatu zen ezbeharra, Carrion de los Condesko urbanizazio batean. Hildakoen ezagun batek deitu zien, leiho batetik etxe barrura begiratu eta lurrean hiru pertsona zeudela esanez. Dirudienez, alabak ohartarazi zituen bizilagunak.
Carrion de los Condesko alkateak esan duenez, Aste Santuko oporrak pasatzera joanak ziren hirurak. Senarra erretiroa hartua zuen ertzaina zen. 55 urte zituen.
Larrialdi zerbitzuak iritsi zirenean hilda aurkitu zituzten egongelan. Txakur bat ere hilik aurkitu zuten. Suhiltzaileek monoxido karbonoa zegoela baieztatu zuten. Dirudienez, berogailuren batetik atera zen monoxido karbonoa. Suhiltzaileak etxeko leihoak eta atea ireki ondoren sartu ziren.